Almeneko aldapan umeak txiki kotxe artean



Eskola Aldirien proiektuan mugikortasunaren egoera aztertzeko eta proposamenak pentsatzeko lanetan jarraitzen dugu guraso eta irakasle talde batek Mario Paniegoren gidaritzarekin.
Pasa den ostegunean, gainera, arratsalde askotan Almeneko aldapan sortzen den egoera argazkitan jasotzeko aukera ere izan genuen. Irudiak ikustea besterik ez dago arazoaren tamaina ulertzeko. Oinezko umeak eta bizikletak txiki ikusten baitira hainbeste kotxeren artean!
Argi dagoena da denok daukagula zer esana eta zer egina kontu honetan; maila ezberdinetako ardura eta inplikazioak daudela ere ikusi dugu Eskola Aldirien taldean. Baita ere, erakunde ezberdinak direla deituak inoiz konponbideren bati ekin behar badiogu. Proposamen eta alternatibak ere sortu ditugu. Ea, bada, aurrera ateratzea lortzen dugun. Berandu baino lehen.
Gai honetan, bai eskertuko genituzke iritzi eta inpresioak iruzkinetan jasotzea!

Iruzkinak