Zorionak Haizea eta Oihana Arana!

Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak dira Oihana eta Haizea. Ostiralean hartu zuten parte Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean eta, hara non, gure Haizea eta Oihanak podioan txoko bana lortu zuten; Haizeak hirugarren postuan bukatu zuen eta Oihanak txapela ekarri zuen Eskoriatza aldera. Oihanak berak agurrean esan zuen bezala, hala ere, txapelaren erdia Haizearena ere ba omen da.
Beste lotura honetan bi ahizpek elkarrekin egindako bertsoak:

Hona Oihanaren agurraren linka:

Zorionak biei eta zorte on Oihanari, Saran ekainak 9an kantatuko baitu Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalean.

Iruzkinak