Adinen nahasketa





Almenen adinak nahastuta jardutearen balioari garrantzia handia ematen diogu. Nahastuta jarduteak elkar aberasteko aukerak ematen dituela uste dugu; bi norabideetan, gainera. Honela, bada, urtean zehar aurkitzen ditugun aukerak aprobetxatzen ditugu hala jarduteko.

Aste hauetan, esate baterako, ikasleak aritu dira haiek baino urte bat gazteagoak direnei hurrengo ikasturtera begira zer aurkituko duten azaltzen. Ikasgaien ezaugarriak, zer nolako aldaketak inzago dituzten etapaz aldatzean...

DBH1ekoak LH6koekin aritu dira eta Batxi1ekoek DBH4koei eman dizkiete azalpenak. Azken hauek, ikastolako ikaskideekin ezezik, kanpotik bisitan etorritako beste ikasle eta guraso batzuekin ere aritu ziren. Serio eta fundamentuz, gainera.

Iruzkinak