Zer da blog hau?



Blog hau Arizmendi ikastolako Almen, Basabeazpi eta Jose Arana guneetako kideek eraikitzen dugu elkarlanean. 

Gure hiru guneak Eskoriatza eta Aretxabaletan kokatuta daude eta bertan Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasturteak egiteko aukera dago: ERDU, GURA, BATU eta IZEN egitasmoen bidez garatzen dugu gure jardun pedagogikoa.

Jende asko gara gure guneetako egunerokotasuneko komunitatea eratzen dugunok modu batean edo bestean. Ikasleen artean 0 urteko haurretatik hasita 18 urte arteko gazteak aurkituko dituzue gurean; hauekin batera irakasleak, idazkariak, sukaldariak, garbitzaileak, mantenuko kideak, zaintzaileak eta  monitoreak gaude; baita gurasoak ere. Denak ere bertakoak edo urrunagokoak, baina beti gertukoak.

Guztion artean, mundu txiki asko sortzen ditugu egunero; mundu anitz eta aberatsak.

Elkarrekin oinarri sendoz eraikitako eta behetik gora jositako proiektu bakarra garatzen dugu. Euskaraz, eta euskaratik, mundura.

Konfidantza, elkarlana eta hurbiltasuna dira gure jarduna eusten duten habeak.
 
Gure herrietan eragitetik hasita, Euskal Herritik pasatuta, mundu hobea eraikitzeko gure aletxoa jartzea da gure ametsa: Elkarrekin mundu justuagoa irutea.

Blog honetan, beraz, gure urrats txiki eta handien berri jaso ahal izango duzue; etorkizuna nola iruten dugun ikusi ahal izango duzue. 
Zatoz, bada, gure ikastolara! Zatoz gure blogera!

#Etorkizunairuten

Iruzkinak