Goi mailako kirolariak batxilergoan

Urtero egoten da batxilergoan ikasle talde bat, kirolaren munduan bide interesgarria eta oparoa egiten ari dena. Aurten ere hala da. 

Badaukagu Kenpo kirola egiten duen ikaslea; Danel Sanez Azkunaga.  Munduko Txapelketan egon da bera, oraintsu, Espainiako selekzioarekin lehiatzen Portugalen. 

Saskibaloian Espainiako Txapelketa pasa den astean jokatu duten bi ikasle ere baditugu: June Guenetxea eta June Karmona. 

Futbolean Erreala edo Eibarren jokatzen duten ikasleak ere badaude: Maren Lezeta, Mikel Roldan, Naroa Altuna eta Enara Zumarraga, esate baterako. 

Lekeitioko traineruan arraun egiten duen ikaslea, Ortzi Egurrola, eta enduroan Gorka Elkorobarrutia eta Unax Perez ere topera aritzen dira.

Ikusi ze ikasle sorta! Gehiago ere izango dira, seguru! 

Halako ibilbideek eskatzen dute esfortzua haundia eta, batez ere, gehigarria egitea. Ikastolako lanak eta kirolaren entrenamenduetako eskakizunak uztartu ahal izatea ez baita izaten erraza. Kirolak denbora kendu bai, baina eman ere, seguru zerbait ematen dietela, halako inkernuarekin bizitzeko.
Bejondeizuela, beraz, gazteak. Eta animo zuen ibilbideetan! 


Iruzkinak