Bizitzarako ikasketa inportantea: "Elkarrekin erabaki" batxiko proiektuetan


 

Azken egun hauetan Almen gunean demokrazia partehartzailearen inguruko proiektua jarri dute martxan euskara eta filosofia gaien baitan, batxilergoko1 mailan.

Horren harira ikasi dute sistema demokratikoaren mekanismoak nolakoak diren gure inguruan eta zertan gauzatzen den demokrazia partehartzailea. Garrantzia berezia eman nahi izan diote demokraziarekin berez lotzen diren baloreen inguruko hausnarketari: etika, enpatia,  errespetuz jarduteko eta elkarri entzunaz erabakietan sakontzeko eta erabaki onenera hurbiltzeko jarrerei, alegia. 

Ikasitakoa praktikatzeko erreferenduma antolatu dute; batxilergoko ikasleentzako esanguratsuak diren gaiak aukeratu dituzte, datorren ikasturteko agendan sartu eta tailerretan lantzeko asmoz. Aukeratutako gaien inguruko hauteskunde kanpaina ere antolatu dute. Gai zerrenda hau atera zaie: Lehen sorospenak, sexualitatea, kurrikuluma vitaeak nola egin, eta osasun mentala. 

Bukatzeko bozketa egin dute eta hortik atera dute zein den gairik aukeratuena: Sexulitatea eta lehen sorospenen inguruko programak tailerretan sartuko ditugula erabaki dute. Horrekin batxilergoko zuzendaritzara gutuna helaraziko dute datorren ikasturterako gaia lantzeko proposamena helaraziz.

Horrelako proiektuek, berez, bizitzarako inportanteak diren aspektuen inguruko ezagutza eta hausnarketa sustatzeaz gain, ikasleak modu aktiboan jardutera ere eramaten ditu, eta elkarlanean jardunez eraikitzera.
Gaia gidatu duten irakasleen hitzetan, gaienra, ikasturte hasieratik hona eboluzio oso interesgarraia ikusi omen dute ikasleengan proiektu honi aurre egiterakoan. Hori baita bilatzen dugun helburuetako bat: proiektu askotan murgildu ahala, lan egiteko modu honetan hobetzen joatea.

Iruzkinak