DBH1koen proiektuak Almen osoa jarri du martxan



DBH1ekoak ere topera ari dira haien proiektuak aurrera eramaten. Oraingoan, "Kantatzen duen herria" proiketua bukatzen ari dira. Azken produktuan, Siriako errefuxiatuen kanpamenduetara musika tresnak bidali ahal izateko bilketa erraldoia antolatu dute, eta gunen osoan ibili dira haien aurkezpenak egiten, bai LH, DBH eta batxilergoko ikasle guztiei ere. Hemen dituzue asteotan jaso ditugun irudiak.

Horrela, bada, irailean erronka makala zena, gauzatuta ikusten ari gara pausuz pausu, egunez egun, irakasle taldearen lan bikain eta eskergari esker. Horrela izan da posible ohiko asignaturen egitura eraldatzea eta metodologia aktiboetan jarduteko apustuari heltzea: Asteko hainbat ordu hartzen dituzte gai baten inguruan lana egiteko eta horrekin batera disziplina ezberdinetako edukiak barneratzen joateko. 

Azken proiektu honetan, esate baterako, kantuen bitartez euskaldunon historiaren bueltan lanean aritu dira. Gertakari historikoak, momentu historiko ezberdinetako kantakerak, kantuetako hizkuntza egiturak...horrelako aspektuak aztertu eta landu ahal izan dituzte. Abestiak moldatu eta grabazioak egiten ere ibili dira.

Proiektu-egitura ez da egin den aldaketa bakarra. GPS izeneko ordu tarte bat ere jarri dute martxan DBH1en.  Bertan barnetasuna eta norberaren barruaren kontzientzia hartzeko jarduerak egin dituzte azken hilabeteetan. 

Hizkuntzaren trataeran ere piktoidazketari heldu diote. Gaztelera eta euskara, bi hizkuntzen adierazmenean garapen paraleloa egitea bilatzen dute, baterako ikasitakoarekin bestea ere elikatuz. Sormenari lekuan egiteko modua ere ematen du piktoidazketak.

Ikastolan azken urteotan hartu dugun norabide pedagogikoan bilatzen duguna baita gelan lana egiteko moduarekin ikasleek era aktiboan jardutea; ikasketa eta bizipen esanguratsuak izatea; talde lanean jardutea; norberaren buruaren ezagutza sakona sustatzea; sormenari lekua egitea; kritikoak izatea. Gero ere bizitzan beharko dituzten ezaugarriak garatzea, alegia.

Iruzkinak