Batxi proiektuetan: Kanpoko kideen ekarpenak


 Proiektuek ohikoak ez diren gauza asko egiteko aukerak ematen dituzte geletan. Ikasleak proiektuetan ari direnean giro oso berezia egoten da; aktiboa eta bizia, eta, batez ere, oso anitza.

Aste honetan azpimarragarria izan da ikastolaz kanpoko kideen egin dituzten ekarpenak. Izan bertara etorrita edo izan bideo-deien bitartez. 

Alde batetik, batxilergo teknologikokoko taldera asmakizunen patenteen inguruan jardutera etorri zen Ismael Igartua "Galbaina Intellctual Property" enpresaren zuzendaria.

Lehenago ere izan zute Eneko Garai-rekin bizikleten teknologiaz jarduteko aukera. Bizikleten xehetasunak eta nondik norakoak ondo baino hobeto ezagutzen dituen aditua baita berau.

Zientifikoko espezialitatekoek, berriz, minbiziaren kontrako AECC elkarteko kide baten azalpenak entzun ahal izan zituzten, azalaren zaintzan oinarritzen baita espezialitaten honetakoen Zanbulu proiektua.

Nola ez, giza zientzietakoek ere aste mugitua izan dute kanpoko ekarpenak jasotzeari dagokionez. Afrikako kontuak zuzenean eta bertatik bertara ezagutzen dituzten kideen azalpenak entzun ahal izan dituzte, bideo-deien bitartez izan bada ere. 

Alde batetik, Afrikan kazetari lanak egiten aritzen den Oskar Epelde Arrasatearrarekin konektatu ahal izan genuen ordubetez. Oskar Almenen ikasitakoa da; kazetaritza ikasketak egindakoa eta 20 urte baino gehiagotik hona Afrikan berriemaile lanetan aritutakoa. Ikasleek prestatutako galderak erantzuten aritu zen eta interes haundiz entzun genituen bere azalpenak: bere lana nolakoa den,  Afrika nola ulertzen eta bizi duen, gure munduaren eta hango munduen arteko arrakalaren inguruan, politika, makroekonomia, nazioarteko erakundeak, covid-a, txertoa, emakumearen egoera, erresilientzia...asko eta asko izan ziren aztertu genituen aspektuak. 

Bukaeran klabe inportante bat eman zigun, gainera, Afrikako egoera ulertzen eta bertan eragiten lagunduko diguna: kritikoak izatea eta ondo eta asko informatuta egotea.

Beste aldetik, Oñatiko Larraña Etxeko bizilagunekin ere egon ahal izan ziren  giza zientzietako gure ikasleak. Hauekin ere bideo-deia tarteko. Larrañan errefuxiatuak bizi dira; arrazoi ezberdinengatik asilo politikoa behar izan duten errefuxiatuak. Lehenengo pertsonan bizitako esperientziak entzun ahal izan zituzten, beraz, ikasleek. Gogrdinak eta gogorrak; eta bete-betean iritsi zitzaien gure ikasleei gainera gogortasun hori. Oso ukituta eta hunkituta bukatu baitzuten eguna.

Horrelakoek erakusten digute, beste behin, proiekuetan jardutearen aberastasuna multifokala dela. Alde eta modu askotan aberastuta irteten baitugu bai ikasle eta baita irakasleek ere.  Hemen dauzkazue aste hauetan bildu ditugun irudiak:

Milesker, beraz, bihotzez, gure proiektuetan parte hartu duzuen guztioi: Eneko, Ismael, Oskar, AECCko ordezkaria eta Larraña Etxeko bizilagun eta arduradunei.


Iruzkinak