Gunea martxan... beste modu baten bada ere


Hamaika ikusteko jaioak omen gara. Halaxe dio esaerak. Eta oraingoan ondo baino hobeto datorkigu esaera denok konpartitzen dugun sentsazioa aipatzeko. Nolako egoeran jarri gaituen birus batek! Sekula ikusi gabekoak eta seguruena gure ondorengoei kontatuko dizkiegunak bizitzen ari gara egunotan.
Segurtasunaren eta erosotasunaren posiziotik ziurgabetasunaren eremuetara pasatu gara egun gutxitan. Norabanakoaren egunerokotasuna ezezik, gizarte osoa, gure bizimodua eta mundu ikuskera bere ere kolokan jarri zaizkigu; denak batera.

Ikastolan bertan ere, eragin ikaragarria izan du egoerak, nola ez. Egun batetik bestera geletan  ikasleak elkartzea debekatzen zuen oharra jaso eta hankaz gora jarri zaigu guri ere gure mundutxoa. Erabaki inportanteak azkar hartzeko beharrean jarri gaitu bizitzak.
Hau guztia hasi eta bi astera esan dezakegu martxan gaudela.
Goiko etapetan, DBH eta batxilergoan ohiko klaseen garapena ordenadore bidez bermatzeko moduan gaude, erritmo motelagoan bada ere eta lanak egokituz. Ordenadoreekin arazoak zeuzkatenekin ere topatu ditugu moduak aurrera egiteko.
Azalpenak, idazlanak, kalkuluak, taldeko lanak, azterketak...orotariko ekintzak egiten probatu dugu egunotan
Lehen hezkuntzara jotzen badugu ikasleak lanean ari direla esan dezakegu, irakasleek egun gutxitan sotu baitute lanak bideratu eta koordinatzeko sites-a.
LEKekoen partetik jaso ditugu etxean fisikoki aktibo egoteko jarduera proposamenak eta
irakasleok ere barne funtzionamendurako geure egin ditugu bilerak eta koordinazioak egiteko bideodeien moduak. Are gehiago, BATU proiekturako sorkuntza lanak egiteko eratu den taldea ere martxan dabil topera, datorren ikasturterako eraldaketarako materialak prestatzen.
Normaltasun arraroan murgildu garela esan daiteke, beraz. Eta prozesu horretan ikastolako kide bakoitzak benetan asko ikasi dugula ere hori ziurtasun osoz baieztatu dezakegu.
Zeren falta somatzen dugun ikastolan? Bada, eguneroko aurrez aurreko kontaktuarena, noski; eguneroko gertutasunezko keinu txiki eta handiena. Ohiko bizitzarena, alegia
Horientzako itxaron egin beharko dugu, eta bideodeiarekin ikusten ditugun aurpegien presentzia birtualarekin konformatu beharko gara zati baten!
Hemen egunotan jaso ahal izan ditugun irudiak.


Iruzkinak