Kulturartekotasuna proiektua: Produktuen ahozko aurkezpenak

Pasa den astean bukatu zen batxilergoko 1. mailako Kulturartekotasun proiektua. Azken egunean, ikasleek egindako lanaren eta sortutako produktuaren ahozko defentsa egin behar izaten dute publikoan. Horretarako errubrika bat izaten dute ikasleek erreferentzia bezala. Errubrika horretan irakasleek ahozko aurkezpen horretan zer baloratuko duten zehazten da.
Normala den bezala ikasleak urduri egon ziren goizean zehar; batxiko eremeuetako txoko ezberdinetan ikusi ahal izan genituen aurkezpenak prestatzen.
Proiektuetako produktuek helburu eraldatzailea izatea bilatzen dugu ikastolan, eta ildo horretatik sorkuntza lan interesgarriak ikusi genituen: prentsan aurkezteko iritzi artikuluak, DBH2koek Drama gaian landuko duten antzezalana; herriko dendetan banatzeko esku-gida, etorkinekin euskaraz nola jardun aurkezten duena; Guhaziakgara eta Auzoko elkarteekin elkarlanean herrietan antolatzeko ekintza ludikoa, kanpotarren eta bertakoen elkarrekintza ahalbideratuko duena; beste ikaskideekin jolasteko moduko jolasa kanpotarren inguruko aurreiritziak lantzen dituena...
Hurrengo egunetan ikasleek egindako lanaren feedbacka jasoko dute irakasleen ahotik. Lanen indargune eta ahulguneak aztertuko dituzte, batez ere, hurrengo proiektu garaian, otsailekoan, hobeto jarduteko tresnak izan ditzaten.
Esaldi bakarren, poliki-poliki ikasi eta hobetzen joateko.
Hemen aurkezpen egunean jasotako irudiak.

Iruzkinak