Batxilergoa aurkezteko guraso bilerak


Aste honetan sartu gara batxilergoko matrikulazio kanpainan eta horren harira guraso bilera izan dugu Almenen. Jaso ditugun irudietan ikusiko duzuen bezala, bilera gidatzen batxilergoko kudeatzailea den Mireia Muruamendiaraz aritu zen eta harekin batera batxilergoko modalitate ezberdinetako 3 ikasle ere egon ziren azalpenak ematen. Izan ere, ikasleak haiek baitira egokienak hemengo egunerokotasuna nolakoa den islatzeko. Ederto egin zuten lana denek ere. Milesker zuen parte hartzeagatik!!

Iruzkinak