Azaroak 25 eta Bazara: batzordeak martxan

Batzordez batzorde, ari dira taldeak martxa ederrean. Aste honetan bi ikasle-talde ikusi ditugu lanean. Batetik, Bazarakoak elkartu dira Ibone Arejolaleiba irakaslearekin Euskaraldiara begira eta Abenduak 3ko egunera begira ekintzak antolatzeko, eta bestetik, 53 laguneko taldea sortu da batxi 1 eta batxi 2ko ikasleen artean Azaroak 25ean Genero indarkeriaren aurkako eguna dela eta, hasunartu eta proposamenak egiteko. Eñaut Zubizarreta musikariak ekarritako ideiak entzun eta gero ikasle eta irakasle taldea (Xabi Aranzabal, Eñaut Arretxe eta Mireia Muruamendiaraz irakasleak ere batzorde horretako kide dira) martxan jarri dira. Bi taldeetan sortuko dituzen proposamenaren berri emango dizuegu hurrengo egunetan. 

Iruzkinak