Eskoitzako Ferixie, 25. urteurrenean

25 urte Eskoitzako Ferixie antolatu, eraiki eta denon artean ospatzen!! Uau!! Oso aspaldiko urteetara eramaten gaitu datu horrek, ezta? Bada, hala da: Ikastolako makina bat profesional, guraso eta ikaslek urratsez urrats eraikitako zenbakia da. Ikastola, elkarlana, herria eta euskara: Hitz horiek elkartu eta, buztina bailiran, hartu dezaketen formarik ederrenetakoa baitugu gure ferixie. 

Aurten, 2023an ere ospatu dugu. Eguraldia lagun, ohiko azoka, errifa, talo, txorimalo, bazkari, txapel jaurtiketa kanta eta dantza izan ziren osagaiak. Eta aurten, ekintza berezi bat: Ferixiaren lehengo sortzaileei omenaldi goxo eta maitakorra egin nahi izan genien, beraien lana eta inkernua eskertzeko.

Errifak aipatu ditugu tartean. Zozketa egin zen eta irabazleak honako zenbakiak izan ziren:

Lerro hauen bitartez, aurten ere eskerrak eman nahi dizkiegu festa hau posible egin duten ikastolako lagun guztiei. Beti esaten den gauza bat baita, baina horrek ez baitu kentzen egia borobila izatea: beraien lanik gabe gabe festa hau ez bailitzateke posible izango. 

Hurrengo urtean zer? Bada 26. Ferixie ere erakiko dugula. Denon artean. 

Hemen egunak eman zituenak irudietan.

Iruzkinak