Loramendi eta AEDKo literatura lehiaketetan Almeneko ikasleak sarituen artean



Aste honetan egin dituzte bi lehiaketetan sari-banaketa ekitaldiak eta irabazleen artean gure guneko ikasleen izenak ikusi ditugunez, berria hona ekartzea pentsatu dugu. 

Izan ere Aretxabaletako Loramendi ELkarteak 27. aldiz eta AEDkoek 36. aldiz antolatu baitituzte Literatur lehiaketak. Ez da gutxi, ezta? 

Gure ikasleek maiz parte hartzen dute inguruko lehiaketetan. Izan ikastolatik sustatuta edo modu pribatuan hala egitea erabakita.

Oraingoan, izen hauek azpimarratu ditzakegu:

Loramendiko sarituen artean:

Nekane Ziardegi (DBH4koa, gogoeten sailean), Peru Ansa, Unax Urzelai eta Liher Valle (LH3-4koak bertso eta deskribapenen sailean) eta Ilargi Herrera (bertsoa) eta Nahia Otxoa-Aizpurua (ipuinen sailean) LH5-6koak.

AEDkoen artean:

Kerman Petralanda eta Maddi Iturricastillo (DBHkoak, mikroipuinetan), Nora Roldan eta Uxue Sologaistoa (DBH, poesian); Aratz LarraƱaga eta Ekaitz Lugarizaristi (DBH, ilustrazioan) eta Zihara Etxebarria eta Harkaitz Leturiaga (Batxikoak) sari orokorrean.

Zorionak denei: Bai sariak irabazi dituztenei, baina baita parte hartu duten guzti-guztiei ere. 



  

Iruzkinak