BATU: LHko 6. mailakoen maskaren erakusketa senitartekoentzat




Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Nor naiz ni, zu? proia landu dute azken asteetan. Maskara eta emozioak izan da gaia, eta egunerokoan jartzen ditugun maskarak eta horien ostean ezkutatzen ditugun emozioak landu dituzte. Proian zehar ikasle bakoitzak bere maskara sortu du emozio bat islatuz eta gordetzen duen beste bat irudikatuz. Horri testu bat eta melodia bat gehitu ondoren, bakoitzak bere QRa sortu du, eta gurasoak gonbidatu erakusketara. Gurasoak zein ikasle eta irakasleak oso gustura! Argazkiak


Iruzkinak