Antzerkigintzan murgilduta

Gure ikasleen artean badaude hainbat, egitasmo guztietan gainera, antzerkigintzan topera ari direnak .
GURAn baditugu bi talde eguerdietan antzerkigintza lantzen dutenak.
Badaude, baita ere,  Arrasaten DOKE antzerki plataformarekin jarduten dutenak edo Bergaran ISLADA taldean ari direnak. Edo kasting-en bat pasatu eta laburmetraiak grabatu dituztenak. Baita beraien lanak lehiaketetan aurkeztutakoak ere.

Beraien fruituetako batzuk ikusi ditzakegu sareetan. 
ERBESTEAN eta POSTMORTEN laburmetraiak.
LOTURAK laburmetraia.
Almeneko antzerkigintzakoek GABA BALTZerako grabatu zuten bideoa.

Batzuk publikoaren aurrean ere jarduten dute. Datorren Maiatzak 23an  Amaia antzokian ikusi ahal izango duzue  DOKEkoen aurtengo antzezlana, esate baterako.  

Hemendik animatzen zituztegu, gai honekin interesen bat baduzue, parte hartu dezazuen talderen baten. Aisialdirako ekimen bikaina baita; sormena, elkarlana eta ausardia uztartzen dituena, eta taldean ederto pasatzea ere bai. 

 

Iruzkinak