ERDU BAsabeazpi: Irakurketaren astean bete-betean murgilduta


Liburuaren egunaren bueltan ekintza desberdinak egin dituzte aste hontan Basabeazpin, baina bi ekintza aipatuko ditugu gaurkoan.

Liburuak kalera egunean, haur bakoitzak etxetik ekarritako liburua esku artean hartu eta herriko txoko desberdinetara irten ziren  irakurketa saioak egitera.

Ostiral arratsaldean berriz, "Familiak, liburuak eta hizkuntzak" saioan bi emanaldi izan dituzte.

2 eta 3 urtekoen saioan  Arantza Etxebarria amamak euskaraz, Mabel Sanchez gurasoak  euskaraz eta Leire Mentxaka gurasoak ingelesez  kontatu dizkigute  ipuinak. 

4 eta 5 urtekoei berriz, Juan Mari Agirreurreta gurasoak frantsesez, Encarna Alarcon yayak katalanieraz eta Katarzyan Poplonikowska gurasoak polonieraz kontatu dizkigute ipuinak. Alazne Diaz gurasoak euskarazko kontakizuna egim du.

Bene-benetan saio ederrak izan dira. Mila mila esker denoi!

Liburu handiak baitaude munduan, eta mundu handiak liburuetan... 🥰🥰

Hemen egunotako irudiak.

Iruzkinak