Apirilak 22an, denok Baionara! (Izena emateko esteka, bertan)

 


Apirilak 22rako manifestazioa deitu dute Baionan Euskalgintzako eragileek, modu bateratuan.

Hemen Berrian gaia nola jaso duten.

Manifestazioa "Azterketak euskaraz!" eta "Euskarari trabarik ez!" lelopean egingo da. Eta hizkuntza politikak eta baliabideak aldarrikatzeko egingo dute; era berean, gure hizkuntzari hainbat erakundetatik jartzen zaizkion trabak salatzeko ere izango da.

Ikastolatik bertara joateko autobusa antolatzea pentsatu dugu. Hona, proposamenaren zehaztasunak:




📍 Irteerak: 11etan Eskoriatzan, 11:15etan Atxabaltan eta 11:30etan Arrasaten

📍 Itzulera: 19:30ean Baionan.

💰 10 euro eserlekuko

📝 Izen-ematea hemen.

⚠️ Azken eguna: apirilak 19, Asteazkena

Animatu, eta eman izena! Egun ederra pasatuko dugu elkarrekin, euskararen alde elkarlanean!



Iruzkinak