Almeneko IZEN Batxiko talde bat Mondragon City Challengeko irabazle!!!


Ikasturtean zehar behin baino gehiagotan eman dizuegu gai honen berri. Hasieran, hainbat taldek partu hartu zutela; gero gure guneko 4 talde sailkatu zirela bigarren fasera pasatzeko; hurrengoan, talde horietako batek finalera pasatzea lortu zuela. 

Bada, oraingoan, berri benetan pozgarria jaso dugu denok. Izan ere, gaur egin dute finaleko ekitaldia Amaia antzokian. Nazioarteko Lehiaketa izaki, beste herrialde batzuetako partaideekin batera astea Arrasaten pasatzeko aukera izan eta gero ekin diote finaleko saioari; eta, hara non jakin dugun gure guneko ikasleak izan direla sariaren irabazleak. Zelako poza! 

Saioa ikusten egon dira batxi1eko ikasleak eta baita ere zenbait irakasle. Publikoan egindako ahozko aurkezpenaren mailarekin harrituta etorri dira bueltan. 

Sariarekin, taldeko partaideek,  Maddi Urkia, Izaro Hernandez eta Harkaitz Leturiagak, Berlinen egonaldia egiteko aukera irabazi dute. Hurrengo argazkiak bertatik bidaltzeko eskatu beharko diegu!

Zorionak beraz irabazleei, baina baita ere lehiaketan zuen onena ematen ibili zareten beste partaide guztiei. Bejondeizuela denoi!

Bide batez, lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu gure ikasleekin bidelagun lanak egiten egon diren ikastolako lagunei ere eskerrak emateko. Talde irabazlearekin Imanol Igeregik jardun baitu, baina beste lagun batzuk ere ikusi baititugu gunean beste taldeei ere laguntzen. Esate baterako, Juan Mari Balzategi eta  Mikel Lezamiz.

Hemen gaurko saioko eta urtean zehar jasotako irudiak.

Hemen nola jaso duten berria Goienan.



Iruzkinak