IZEN Batxilergokoak disziplinarteko proiektuetan

Proiektuetan lana egiteko hautua oso indartsu jarri dugu martxan Iruteneko egitasmo guztietan. Batxilergoan ere 1. mailan, urtero, zenbait momentutan ohiko klaseen martxa eten eta modaitate bakoitzari lotutako disziplinarteko proiektuak egiteari ekiten diogu. Aurten ere hala izan da. Urtarrilean hala jardun genuen eta orain, udaberriaren atarian ere hala ari gara. Horrela, bada, Eraikuntza, Personal Trainer eta XNO proiektuak dauzkagu martxan. Kanpora egindako zein kanpotik etorritakoen bisitak, debateak, esperimentuak, 3D inpresoretako diseinuak, publikoan egindako aurkezpenak, simposioak... denetarik izango dugu batxiko guneetan hurrengo asteetan.

 Izango duzue horren guztiaren berri Almengunea blogean.

Hemen orainarteko irudiak.

Iruzkinak