BATU: LHko 6. mailako ikasleak Euskadiko Orkestrak eskainitako emanaldian


Asteartean, LHko seigarren mailako ikasle taldea Donostian izan zen Euskadiko Orkestrak Kursaalen eskaini zuen emanaldi didaktikoan. Urtero egin ohi ditu eskola kontzertuak orkestrak, azken urteotan pandemia dela-eta joan ez garen arren. Astearteko saioan Ziburuko musikari Maurice Ravelek sortutako Bolero eta Ma mêre lòye (ipuinetan oinarritutako musika) jo zuten.Ikasleek aurreko asteetan gelan landutako gorputz perkusioa frogatu ahal izan zuten bertan Nelly Guilhemsans koreografoak gidatuta. Kanboko Choeurs Colibris gorputz perkusioko taldea ere bertan izan zen. Bestalde, ekitaldiari berezitasuna eman zion Ravel ordezkatzen zuen txotxongilo erraldoi batek ere parte hartu zuelako. Ondoren Ondarretara abiatu ziren ikasleak eta han hondartzaz, jolasaz eta eguraldiaz gozatu ahal izan zuten. Argazkiak.

Iruzkinak