BATU eta IZEN: Elurretan maldan behera eskiak jantzita

Azken hiru aste hauetako asteburuetan Almeneko hainbat ikasle joan dira eski irteerak egitera. DBH eta batxikoak izan dira parte hartu dutenak, txandaka.  Maldan gora eta maldan behera jardun dute gozamen ederrak hartuz... eta bat edo bestek kolperen bat ere bai! Irudi ederrak utzi dituzte bueltan.

Hemen  dauzkazue irudiok eskura.

Aste hauetan guztietan, gure guneko hainbat irakasle eta laguntzaile izan dituzte ikasleek bidelagun: Kepa Isasmendi, Ibai Bolinaga, Jokin Mendizabal, Gorka Gabilondo, Julen Perales eta Gari Ibarzabal, beste batzuen artean. Eskerrak guztiei ere, beraien lanagatik.

 


Iruzkinak