GURA: 3.mailakook Ibarraundi museora gerturatu gara.

Aste honetan LHko 3. mailakook Ibarraundi museora gerturatu gara Eskola Agenda 2030 programaren baitan lanketa bat egitera. Eskoriatzan garraiobideak aztertzen ibili gara; alde batetik, gehien erabiltzen den garraiobidea behatuz eta, bestetik, bakoitzeko bidaiariak kontatuz. Bukatzeko, ikusitakoaren inguruan hausnartu eta ondorio batzuk atera ditugu. Sormenerako tartea ere izan dugu, etorkizuneko garraiobideak asmatzen ibili gara. Kontzientzia hartzen ere lagundu digu. Egun ederra pasa dugu!





Iruzkinak