ERDU: Jose Aranakoak herriko egoitzan bisitan

 

Aste honetan 4-5 urtekoak berriro hasi dira hilean behin Jose Arana egoitzara joaten . Bertako aitona-amonekin ekintza ezberdinak egin zituzten, eskulanak, abestu, dantza egin… primeran pasatu zuten goiza.

Pandemia garaian bertan behera geratutako ekintza izanik, pozik heldu diote bai ikastolakoek eta baita egoitzakoek ere, elkar goxatzeko tartea hartzeari.

Hemen irudiak.

Iruzkinak