IZEN batxi: Materialeen berrerabileraren ideiari tiraka, Caritasekin elkarlana

Batxi 1ekoen proiektuen harira, hona ibilbide teknologikokoek martxan jarri duten ekimena hurrengo asteetarako. Egunotan hasi eta urtarrilak 24 arte egingo dute behean azaltzen duten ekimena:

Azken urteotan, materialen berrerabilera elkarri laguntzeko modu jasangarria bihurtu da. Mundu osoko erakundeek egiten dituzte horren inguruko kanpainak, eta oraingo honetan jostailuak eta arropa biltzeko eskaera egin nahi dizuegu Alemeko Batxilergoko 1. mailako zientzia teknologikoko ikasleok.

Batxilergoko 1. mailako Zientzia Teknologikoko ikasleak egiten ari garen proiektuak bizikletak berrerabiltzea eta konpontzea du helburu.

Ekimena Caritaseko Bidean proiektuarekin batera burutuko dugu. Bideanen gizarte bazterkeria egoeran edo horretarako arriskuan dauen pertsonekin egiten dute lan.

Parte hartu nahi baduzu, arropa eta jostailuak ekartzea eskatzen dizugu, irakasleen gelaren kanpoaldean gordeko ditugu denak.

Gure arropa eta jostailuek bigarren bizitza bat izan dezaten!

Ekarpenik egin nahi izanez gero, hemen duzu Caritasen Bidean proiektuaren kontu korrontea: ES 74 2095 5001 08 1062091755

Eskerrik asko parte hartzeagatik!!!


Iruzkinak