ERDU: Euskaraldiari ongi-etorria Basabeazpi eta Jose Aranan


 Egun haundia izan da gaurkoa euskara maite eta euskaraz  bizi nahi dugunondako. Euskaraldia hasi da! Ahoak bizi-bizi eta belarriak prest eukitzeko egunak ditugu hauek. Esparru guztietan euskaraz bizitzeko saiakera egiteko egunak. Baita normalean gaztelerazko eremuak izaten diren horietan ere. 

Ederto ospatu dute eguna ERDUko gure bi guneetan. Hemen dituzue irudiak.

Gogoratu, bide batez, astelehentik aurrera, Euskaraldiko egunetarako prestatutako Kahootean parte ahal izango duzuela ikastolako familiek.

Egunero-egunero ,abenduak 2arte 10 galderez osatutako sorta erantzuteko aukera izango duzue (gure berbak, Euskal Herria, Ikastola, pertsonaiak,...). Jolasean parte hartzeko jarraibideak alexiatik jaso dituzue. Adi irakurri jokoaren arauak!

ANIMO ETA ZORTE ON!! BAINA BATEZ ERE, EKIN EUSKARAZ BIZITZEARI!!

Iruzkinak