Azaro hezitzailea Irutenen herrira begira


Hitzaldi sorta bat antolatu dugu Aretxabaleta eta Eskoriatzako guneetan, guztiz irekiak izango direnak. Gaiak guraso eta familien interesekoak izaten saiatu gara, komunitateari eta gure bailarari ekarpena egiteko asmoz; “Familian basora”, “Matematika etxean”, “Jaiotzatik konfiantza hezkuntzaren oinarri” eta “Heldua eta haurra. Nork zer erabaki?” izango dira eskainiko ditugun saioak, eta hizlariak, hurrenez hurren, gai hauetan adituak diren Amaia Agote, Leire Arana, Agurtzane Mujika eta Maialen Martinez.

Interesa duen edonork eman dezake izena ondorengo formulategiaren bitartez.  

Iruzkinak