BATU: LHko 6. mailakoek abiatu dute lehenengo PROIa

ONKI XIN GURERA (Ongi etorri gurera) izenburua dauka PROIak, eta etorri berriak ditu ardatz. Hori dela-eta, asteartean Arrasateko Suadu emakumea, jatorriz sahariarra, etorri zitzaien bere bizipenen berri ematera. Ikasleak hainbat momentutan hunkitu egin ziren berak kontatutakoak entzunez, eta amaieran interesa adieraziz zenbait galdera egin zizkioten. Abiapuntu ederra izan zuten hurrengo asteetan zehar galdera gidariari erantzuna emateko: Nola erantzun diezaiekegu etorri berri batek dituen beharrei gure herriko eskaintza kontuan hartuta? Argazkiak

Iruzkinak