DBH4koak Mondragon City Challengeren aurkezpenean

Pasa den aste honetan DBH4ko ikasleak Arrasateko Garaia Teknologia Parkean egon dira Mondragon City Challenge egitasmoaren aurkezpenean. Ekintzailetasuna sustatzeko programa izaki, bertan egon omen ziren, instituzioetako ordezkariez aparte, aurreko ekitaldian ekimen esanguratsuenen sortzaileak ere, beraien proiektuak aurkezten.

Ikasle zein irakasleek azpimarratu zuten alde batetik proiektuak interesgarriak izan zirela, baina baita ere aurkezpen asko eta asko gazteleraz izan omen zirela. Horrek eman omen zien atentzioa. Hausnarketa interesgarria egin ahal izan dugu gunean azken horren inguruan ere. Inoren hizkuntza ohituratatik ikasitakotik, inportantea baita norberarenak ere aztertzeko tartea hartzea.

Iruzkinak