BATU: 6. mailakoak ekosistema-laginak sortzen

 


Seigarren mailako ikasleak EHKO SISTEM proian murgilduta dabiltza azken aste hauetan. Beraren bitartez galdera gidari honi erantzuteko jarduerak lantzen ari dira: nola emango ditugu ezagutzera gure bailarako ekosistemak ikastolan? 

Bada, aurreko ostiralean, ikastola ingurura atera ziren eta talde bakoitza egokitu zitzaion ekosistemarako material bila aritu zen, gero ontzi baten haren erreprodukzioa egiteko. Batzuk basoan ibili ziren, beste batzuk zelaian eta, azkenik, erreka inguruan ere ibili ziren beste batzuk. Egun hauetan, bertan pilatu zituzten animalia txikien eta landareriaren bilakaera jasotzen dabiltza interes handiz. Argazkiak.

Iruzkinak