Agenda 2030en harira, Eskoitzako udaletxeko osoko bilkuran egon gara

 

Aste honetan egon dira Almeneko LH2, Lh4 eta DBH3ko ikasleak Eskoitzako udaletxeko osoko bilkuran parte hartzen. Bertan azaldu ahal izan zituzten "Hiri eta komunitate jasangarriak" izenpean egindako lanketaren ondorioak. Ura aurrezteko mekanismoak eta jakien aniztasuna herritarren eskura egotearen garrantzia izan zituzten hizpide, beste gai batzuen artean.

LH2tik Izaro Luri eta Maialen Ovejerok hartu zuten parte; LH4tik Oxel Bengoa eta Haizea Elkorobarrutia eta DBH3tik Irati Arrate eta Ainhoa Martin. 

Hemen saioko irudiak.


Iruzkinak