Aste honetan Iraunkortasun batzordeko hainbat kide Ibarraundi museora gerturatu gara Eskola Agenda 2030etik. Bertan aurrez landutako gaien ondorioak kontrastatu ditugu: LH 2. mailakoek “Ura gara” landu dute, LH 4. mailakoek “Biodibertsitatea: sasoiko barazki eta frutak” eta DBH 3. mailakoek “Biodibertsitatea: inguruan ditugun basoen biodibertsitatea”.
Maiatzaren 11an Eskoriatzako udal foroa eta maiatzaren 17an Aretxabaletako udal forora eramatekoak zehaztu ditugu: alde batetik, gai bakoitzean udaletxeari eskatuko dioguna eta, bestetik, hartuko ditugun konpromisoak, jakin badakigu aldaketak norberangandik ere etorri behar direla eta.
Museoko kanpoaldean egin dugu lanketa, arratsalde bikaina pasa dugu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina