Batxiko proiektuak martxan




Martxan dira batxi 1eko azkenenko disziplinarteko proiektuak. Ikasleak modalitatearen arabera eraikitako gaiaren inguruan murgildu dira beste behin: Trainer, Eraikuntza eta XNO izeneko proiektuei aurre egiten ari dira. Taldean, elkarlanean, batxilergoko gaien edukiak testuinguru zehatzean kokatuta garatuko dituzte. Bidean irakurketa eta ikerketak eztabaidak, bisitak, hitzaldiak...askorako tartea izango dute gure ikasleek. Bukaeran produktuak ekoitzi beharko dituzte: osasuna kontuan iango duten kirol eta elikadura programak, albistegi kritikoa eta eraikinen diseinua hezkuntzari begira. Ekarriko ditugu hona azken horiek hurrengo baten ere. Bitartean, hemen egunotan bildutako irudiak.

Iruzkinak