Udaberri festa badatorrela, badatorrela!!


Ari gara Udaberri Jaia ospatzeko antolakutnza lanetan. Gustura ari gara, gainera. Izan ere, aurten, dena ondo bidean, pandemia gaiak apur bat baretuta jardun ahal izango baitugu maiatzaren 7an.

Aste honetan, esate baterako, gurasoak ikusi ditugu egun horretarako auzolanean. Jolasak egin ahal izateko egiturak eraikitzen aritu ziren. Material ezberdinak elkartu eta.... Tatatxan... Jolas ederrak asmatu zituzten.  Milesker ekimen honetan aprte hartu zuten gurasoei!

Bide batez... Udaberri Jaia eta gero, badakizue zer datorren segidan ezta? Eskoitzako Ferixia!! Ekainak 4ean ere berriz festa!

Hemen irudiak.

Iruzkinak