Batxilergoko Gizarte ibilbidekoak Legebiltzarrean

Aste honetan joan dira giza-gizarteko modalitateko ikasleak Gasteizera historiako gaiarekin lotutako bisita egitera. 

Historiaz ari garenean, bisitatu beharreko lekuen artean daude beti artxibategiak. Bertan lehen mailako idatzizko testigantzak jasota izaten baitituzte. 

Gure ikasleek dokumentu oso interesgarriak ikusi ahal izan dituzte:  XVI. mendeko dokumentu zaharrak, zein gure bailarako eta zehazkiago esanda gure ikastolako iraganeko dokumentuak: horiek guztiak bertan jasota daudela ikusi ahal izan dute ikasleek.

Legebiltzarrean ere egon dira; baita hainbat legebiltzarkide bertatik bertara ikusi ere. Harrera egiten eta bisita gidatzen ikastolako gurasoa ere baden Lore Martinez izan dute gure ikasleek.

Hemen irudiak

Iruzkinak