BATU: Musika klasikoaren inguruko ikerketa interesgarria



BATUn DBHn lanketa oso interesgarria egin dute musikaren gaiarekin lotuta.

Abiapuntu gisa, musika klasikoaren mundua aztertzen hasita konturatu ziren ezagutzen zituzten konpositoreen artean guztiak gizonezkoak zirela. Eta musikari gizon edo emakumeen inguruko informazioa bilatzen hasita, oso zaila zela emakumeen inguruko tajuzko informaziorik bilatzea. Era berean, EOSen kontzertuen programetan, ez zegoela konpositore femeninoen presentziarik.

Hortik abiatuta, ikerketa hedatzea pentsatu zuten eta ekimen bitxia jarri zuten martxan Almeneko beste kideontzako: Musikarien argazkiak paretetan jarrita, izenak asmatzeko lehiaketa egin zuten. Agindutako saria, txupatxusa izango zen. 

Bada, 90 lagunek erantzunda, batek ere ez omen zuen musikari emakumeen izenik asmatu.  

Bueltan, parte hartu genuenok jaso ditugu txupatxusak, bai, baina ze pentsatua ere utzi digute guztioi.

Hemen ekimenaren irudiak.

Iruzkinak