Kanpo eremuak atontzen: Torrebasoko baso-gelarako plataforma eta egurrezko mahaiak

Asteburu honetan ibili dira basoko gela eraikitzeko plataformari forma emateko lanetan. Lan aparta egin dute! 

Hori bai, asteburuan bertan lanean aritu diren guraso eta lankide zein lankide-ohiez gain, LH6ko ikasleek ere egin dute beraien ekarpena prozesuan, egurrezo ohol astunak bertara hurbiltzen. Elkarlana topera, beste behin!

Irudietako sekuntzian, berehala ikusiko duzue zein ordenatan egin dituzten lanak. Ea nork ordenatzen dituen urratsak! Gelarako ariketa logiko- matematikoa ere izan liteke!

Honi guztiari, gainera, gehitu behar diogu parkeetan ikusi ohi ditugnak bezalako egurrezko bi mahai ere eraiki dituztela mantenuko lankideek.

POliki-poliki, aurrera egiten ari gara, gure kanpo eremuei probetxua ateratzeko urratsak ematen.

Ikusi irudiak.

Iruzkinak