Almeneko basoan txoko goxoa sortzen

Aurten ere jarraitu nahi dugu Almenen kanpoko eremuak atontzeko lanetan. Iaz DBHko proiektuetan jolas eremuan lurra margotzen aritu ziren ikasleak eta gurasoekin antolatutako auzolanerako deialdian, berriz, egurrezko paletekin eserlekuak eraiki genituen. 

Aurten, berriz, baratzaren gainean dagoen baso eremuan, gela oso bateko ikasleak jasotzeko besteko egurrezko egitura eraikitzeko lanei ekin diegu. Zergatik? Bada, basoan eserita egoteko leku goxoa edukitzeak joko haundia ematen duelako; basoko giroa ezin hobea delako gelako hanibat lanketa bertan egiteko: izan bilgunean egoteko, naturarekin lotuta behaketa lanak egiteko, eztabaidak edo irakurketa saioak egiteko edo klaseko jarduna kalean egiteko modukoa denean bertara joateko. 

Azken ekimen hau kanpo eremuak ematen dituen aukeren gainean hausnartzen aritu den batzordearekin lotuta etorri da. Egurrarekin lan egitera ohituta dagoen Jon Pagaldai eta gure lankide ohia den Joselu bete-betean ari dira bertan lanean eta irakasle taldea ere animatu da bere ekarpena eginez parte hartzera.

Oraingoz egituraren oinarria eraiki dute. Bukaeran nola geratuko den ikusteko, segi adi blogari! 

Hemen irudiak.

Iruzkinak