Batxiko ikasleen hitzetatik, eskaera



Azkenengo urteetan materialeen berrerabilpena bilakatu da elkarri modu jasangarrian laguntzeko modua. Mundu osoko erakundeek kanpainak egiten dituzte ildo horretatik, eta oraingoan, 1. batxillergoko zientifiko teknologiko ikasleen eta Caritas erakundearen eskutik etorri da jostailu eta arropa bilketa egiteko eskaera Almenera.

1. batxillergoko zientifiko teknologikoko ikasleek egiten ari garen proiektua bizikleten berrerabilketa eta konponketan oinarritzen da.

Bidean Caritas erakundearekin kontaktuan jarrita (pobreen eta baztertuen garapen integrala sustatzen duten erakundea) sortu da ekimena.

Hurrengo hiru egunetan, ekarri itzazue, beraz, etxean jada erabiltzen ez dituzuenak, irakasle gelaren kanpoaldean egongo den, Caritaseko txokora.

Gure arropa eta jostailuek bigarren bizitza bat izan dezaten!

BIde batez, ekarpen ekonomikoa egin nahi izanez gero hemen Caritas-en Bidean proiektuko kontu-korrontea:ES 74 2095 5001 08 1062091755



Iruzkinak