Patineteak lotzeko leku berriak


Mugikortasun aktiboari oztopoak jarri ez eta ateak zabaltzea ezinbestekoa dela uste dugu gurean. Zentzu horrekin, eta patineteen erabilera handitzeari lekua egiteko asmoz patineteentzako beste 3 ilara jarri dituzte aste honetan Aretxabaletako Lanbide Eskolako kideek. Mugikortasun batzordetik atera ziren proposamenei erantzuten die ekintza honek. 

Orain, egunero patinetez betetzea besterik ez da geratzen. Animatu, bada, oinez ez bada gurpil txikien gainean etortzera. Hemen irudiak.

Iruzkinak