GURA: Almeneko 3.mailakoak proiektuekin amaitzen

Gabonak iristear daude eta Almeneko 3.mailakook proiektu ezberdinei amaiera eman diegu.

Piktoidazketako azkeneko proiektuan sumendiak landu ditugu; zer diren, nondik datozen, sumendien zatiak, erupzio motak, erupzio handienak, Cumbre Vieja sumendia...  Informazio ezberdina biltzeaz gain, hormairudi bat egin dugu eta talde bakoitzak bere zatia aurkeztu du gainontzekoekin informazioa partekatzeko.

Airearen proiektuan, honen ezaugarriak eta funtzionamendua gure begiekin ikusteko, esperimentu ezberdinak egin ditugu. Esperimentu guztiak irten ez zaizkigun arren, prozesuaz ikaragarri gozatu dugu. 

Plastikako zintzilikariak ere amaitzen saiatu gara. 

Hona hemen argazkiak.

Iruzkinak