Euskararen eguna 2021: Elkarrekin iruten


Euskararen Eguna izan da gaurkoa! Egun haundia gure ikastolan. Eguraldiak lagundu ez badu ere ederto ospatu dugu gure guneetan: Jose Arana, Basabeazpi eta Almenen. Pozik eta bihotzez, ekintza mordoa antolatu eta aurrera eraman ditugu. 

Jose Aranan, esate baterako, txontxongiloak ikusten, altxorraren bila jolasean eta txistorra goxoa jaten aritu dira. Argitxoren oparia ere jaso dute: Euskara ahoan, Eskoriatzan!! 

Basabeazpin aste guztia Euskara Ixoteko ekimen betean aritu dira eta gaur egin dute honen inguruko azken ospakizuna. Musika lagun, jolasean eta dantzan ibili dira. Kasu honetan Argitxok txoripanak ekarri omen ditu. Epelak eta goxoak. Honela bai, denon artean Ixotuko dugu Euskara Aretxabaletan!!

Almenen ere martxa bizian egon dira: GURA, BATU eta IZEN bakoitzak bere egitaraua izan du. Kahoota, bingo musikatuak, eskulanak, mahai-jolasak, talde haundiko jolasak, eta kontzertua. Denetarik, alegia!

Hau guztia antolatzen, bereziki ibili dira Bazara batzordeko kideak. Izan irakasle zein ikasle. Milesker denei, guri denoi halako egun ederra antolatzeagatik!!

Eta hemendik aurrera zer?? Bada, BIZITZEN jarraituko dugu, EUSKARAZ BIZITZEN!! Gu halakoak garelako! Hontan ere, elkarrekin iruten jardungo dugu. Gure hizkuntza maite dugulako Barre zein negar egin, alaitu zein haserretu, BIZI egin nahi dugulako EUSKARAZ!!

Hemen egunak eman dituen irudiak.

Iruzkinak