BATU: Pedagogia bilerak gurasoentzat

 


Aste honetan pedagogia bilerak egin dira Almeneko BATUko gurasoentzat, bai Lehen Hezkuntzan baita DBHn ere. BATU egitasmoa bertatik bertara ezagutaraztea izan dute helburu bilera horiek. Horretarako, hasieran, egitasmoaren nondik norakoak aurkeztu ziren, eta ondoren, euren seme-alabek IEMak nola lantzen dituzten ikusi zituzten. Honako IEMak, zehazki: Klik, Piktoidazketa, Innovamat, PROIa eta GPSa.

DBHn irakasleekin batera, ikasleek beraiek ere gidatu zituzten bilerak, eta LHn gurasoak ikasle paperean jarri zituzten hainbat IEMetan, era horretan euren seme-alabek lantzen dutena errazago ezagutzeko. Balorazio positiboa egin zuten bertaratu ziren gurasoek. Argazkiak.














Iruzkinak