BATU: LHko 6. mailakoak A. Irazabal kazetariarekin


Aurreko ostiralean, Batuko 6. mailako ikasle guztiek (Almen, Arimazubi eta Santa Teresako ikasleek) Ane Irazabal kazetari arrasatearrarekin solasaldi interesgarria izan zuten meet bidez. Kazetariak zuzendu duen Heziak gaindituz dokumentalari buruz aritu ziren.

Aurtengo seigarren mailako lehenengo proian (Onki Xin Gurera) migrazioa landu dute ikasleek, eta berak dokumentalean jorratu duena erabat lotuta dago gaiarekin. Orain bi aste Arrasaten aurkeztu zuen Anek dokumentala, eta bertara hurbildu zitzaizkion ikasle batzuk proian sortutako fanzinea eskuetan. Kontatu ziotenean zertan aritu izan diren azken bi hilabeteetan, kazetaria prest agertu zen Alemaniatik eurekin meet bidez komunikatzeko. 

Irakasleei oso egokia iruditu zitzaien aukera ezinhobe hori aprobetxatzea, eta ikasleekin dokumentala ikusi ondoren, kazetariaren azalpena entzun zuten eta galderak egiteko parada ere izan zuten. Argazki gehiago

Iruzkinak