LH6: Onki Xin PROIarekin lanean

 

Onki Xin izena du LH6ko ikasleak garatzen ari diren PROIak. "Ongi etorri" esan nahi du "onki xin" espresioak Euskararen euskalki dugun erronkarieran. 

PROIaren izenak iradokitzen duen bezala,ongi etorria nola egin; horixe aztertzen ari dira ikasleak: gure herrira kanpotik datozen pertsonei nola aurkeztu gure herria, nola gerturatu bertako zerbitzuak, nola erraztu etorrera eta herriaren ezagutza eta bertako integrazioa, alegia. PROIaren bukaeran, fanzinea aterako dute informazio hori guztia bertan bilduz gero fanzinean egoki ikusten duten lekuetan zabaltzeko, erabiltzaileek eskura izan dezaten. Hurrengo egunetan izango dugu, beraz, horren berri ere.Hemen jasotako irudiak. 

Iruzkinak