GURA: 4. mailakoak Debagoienako herriak ezagutzen

 Astearte honetan, Almeneko 4.mailako ikasleak Debagoienako herri ezberdinak ezagutzera joan gara. Eguraldi zoragarriaren laguntzarekin hiru herri bisitatu ditugu: Oñati, Bergara eta Elgeta.

Lehenengo geldialdia Oñatin izan zen. Bertan, 3 taldeetan banatuta, unibertsitatea eta San Miguel eliza ikusteko aukera izan genuen bisita gidatu baten bidez.

Ondoren, Bergarara mugitu eta alde zaharretik zehar beste bisita gidatu bat egin genuen bertako jauregiak, lorategiak, eraikuntzak… aho zabalik bisitatuz. Laboratorium museoa ikusi eta gero, Usuondo parkean bazkaldu genuen udazkeneko hostoekin batera. 

Azkenik, Elgetako gerra zibileko museoa aztertu genuen. Bertan, dokumentalak, gerrako materiala, maketak… behatuz, gerrako bizipen gogorrak ezagutzeko parada izan genuen.

Hemen egunean zehar ateratako ARGAZKI BATZUK.








Iruzkinak