LH2koen irteera natur-guneetara

 Almen guneko 2.mailakoek naturako elementuetatik abiatutako proiektua jarri dute martxan. Ibilaldi batekin eman zioten hasiera. Almen gunetik hasi, Urkulura joan eta Almenera bueltan etorri ziren ibilbide zoragarri bat eginaz. Horretan zehar ageri diren elementu batzuk aztertu zituzten, horien artean,  Bolina eta Areatza auzoak,  inguruan ditugu mendien, landareen zein animalien izenak…. Atxurdin baserrian, gure ikaslea den Malenen aitak bertako abereak erakutsi zizkigun eta Bolina auzoan  Errota baserrian Anerren familiak sendabelarren, eta errotaren inguruko kontuak erakutsi zizkiguten. Egun paregabea izan zen. Hemen eguneko irudiak.

Iruzkinak