Bizikletak protagonista Almenen


Azken aste hauetan bizikletak izan dira nagusi Almenen. Alde batetik, DBH1 eta 2ko ikasleak Natura-Ekintzak atalari heldu diote heziketa fisikoaren gaian. Eta ikasturte horietan bizikletaren inguruko jarduerak egiten dituzte esaprru horretan: Bizikletan nola ibili bideetan, zirkulazio arauak, bizikletaren mekanika eta, bukatzeko, bizikleta ibilaldiak ere egiten dituzte. 

Batxilergoko 1 mailan, ikasturtea agurtzeko ere bizikletaren pedalei bueltak ematen hasi eta ikasle zein irakasle taldeak buelta ederrak egin dituzte inguruko parajeetan.

Hau guztia Kepa Isasmendi, Ibai Bolinaga eta Roman Martinez irakasleen gidaritzari esker da posible.

Kontuan izanda, batxiko disziplinarteko proiektuetako bat ere bizikletaren ingurukoa dela, ikusten duzue, Arizmendi-Almenetik zein den bultzatu nahi dugun garraiobidea? Arina, garbia eta osasungarria! 

Ea, bada, poliki-poliki bizikletaz (zein patinetez) mugitzea orokortuz doan ohitura den!

Bitartean ikusi jasotako irudiak.

Iruzkinak