Batxiko proiektuak bukaerara hurbiltzen




Oporrak iristearekin batera, bukaera emango diegu hainbat proiekturi. Batxilergoan bihar egingo dute Trainerrekoek osasunaren inguruko simposioa, XNOkoek albistegi kritikoa grabatzeko lanak ere amaituko  dituzte eta Eraikuntzakoek, haien maketa eta proposamenak aurkeztuko dituzte. 

Tartean, Kepa Larrearen hitzaldia entzun ahal izan zuten, Ana Galarraga zientzialari eta dibulgadoreari elkarrizketa egin ahal  izan zioten eta Goienako bisita ere egin zuten ikasleek bertako Oihanen Agirreren eskutik, baina, aurten, denak  bideo-deiaren bitartez egitea izan da nobedadea. Milesker denei, haien ekarpenak egiteko prestutasuna erakusteagatik

Azken bi aste gai baten inguruan lan sendoa eginaz murgilduta jardun ondoren, gustura joango dira bai ikasleak eta bai irakasleak oporretara! Hemen azken eguntetako irudiak.

Iruzkinak