D2030 egitasmoa: Torrebaso proiektuaren aurkezpena Almenen

 

Torrebaso proiektua dinamizatzen ari diren lankideak

Aste honetan egin dugu Torrebaso proiektuaren aurkezpen ofiziala.

Torrebaso proiektua gure bailarako D2030 ekimenaren barruan kokatzen den proiektua da. Zehatzago esandan martxan jarri dituen 14 prototipoetako bat da gurea.

Almenen garatuko da, D2030en babes eta aholkuarekin. Azalpen gehiago nahi izanez gero, hemen daukazue proiektua aurkezten duen bideoa.

Guzti honen harira, aste honetan hasi gara Almeneko hezkutnza komunitate osoari ekimena aurkezteko lanetan. Atzo egin genuen aurkezpena irakasle talde osoan eta aste honetan zehar, ikasleen iraunkortasun batzorde bietan egin da; bai LHn eta bai Bhn. Ikasleen batzorde hauen gela bakoitzeko 2 ordezkariekin osatuta daude.
Gurasoei ere asteazkenean zirkular bidez bidali zitzaien zer den D2030 eta Torrebaso proiektua 2 bideoen bitartez azalduz. Horrekin batera, guraso bakoitzak bere parte-hartzea nolakoa izango den zehazteko formulategia jaso zuen. Opor ostean gauza bera egingo dugu guraso ordezkarien batzordean. Hemen dituzue atzo irakasleekin egindako saioan  jasotako irudiak.

4 eremu ditugu lantzeko Torrebaso proiektuan: mugikortasuna, jangela, kanpo espazioa eta energia berriztagarriak.
Atzoko irakasleen saioan eremu bakoitzean ondorengo galderei erantzun genien:
non gauden orain
nora iritsi nahi dugun
aurreikusten diren oztopoak
eremu bakoitzean egon daitezken ideiak

 Urtarriletik aurrera aktibatuko dira talde eta prozesu guztiak. 

Animatuko al zara etorkizuneko Almen elkarrekin irudikatzera? 

Iruzkinak